Aurkezpena
Gure oinarriak
Zer egiten dugu?
Alokairuen Kudeaketa Osoko Zerbitzua
Gure oroitariko giltza
Kokapena
Intraneta
 
 
 
 




Arrieta Inmobiliarian gauzak ongi egingo direnaren ziurtasuna izan dezazun nahi dugu. Azkeneko xehetasunera arte. Horregatik, dena hartzen dugu kontutan. Eta gure gogo guztiak jarriz egiten dugu lan. Profesionaltasun osoz. Lortu nahi duzuna eskuratzeko hoberena eskainiz:

Erosotasuna: Guztiaz arduratzen gara, kasuan kasuko bezeroa eta negozio mota kontuan harturik. “El Diario Vasco-ko Inmobiliar Gida”-n iragartzen den gure ARRIETA orrian, DV-ko iragarki motzetan eta gure web orrialdean publizitate nabarmendu bat izango duzu. Honekin batera, behar duzun kudeaketa egiteko, “EXIN 10” taldean egoteak, kontaktu bakar batekin, taldeko hamar inmobiliariak zuretzat martxan jartzeko aukera ematen digu. Horretarako, hizketakide bakarra izango duzu, zure konfiantzazko inmobiliaria, Arrieta Inmobiliaria.

Teknologia www.inmoarrieta.com web gunearekin: Bezero erosleak Donostialdean dagoen higiezinen eskaintzari buruzko informazio ugari izango du bertan. Eta saltzailea baldin bazara, zure eskaintza Gipuzkoan bisita gehien jasotzen dituen inmobiliar web gunetako batean ikusia izango da. Honekin batera, aholku gida baten bitartez, salerosketa edo alokairuei buruzko kontu guzti-guztiak ezagutuko dituzu, ugaritzen doazen beste erreminta baliagarri asko ere (KPI-ren eguneratzea, EURIBOR-a, Hipotekak kalkulatzea, etab.) zure eskura izango dituzularik.


Kalitatea: Prozesu guztiaren kalitatea bermatzen duten erremintak ditugu. Ez dugu ezer lotu gabe uzten. Jabetza-erregistroan kontsultak egiten ditugu, Komunitateko Administratzailearekin hitz egiteaz ere arduratzen gara eta abar, legeek eskatzen dituzten ziurtagiri guztiak lortuz. Azkenik, gure bezeroei, beren helburuak lortu dituzten ala ez jakiteko, inkesta bat proposatzen diegu.

Segurtasuna: Gure inmobiliar transakzio guztiak Erantzukizun Zibileko aseguru-poliza baten bitartez bermatuak daude.